08.03.2007 - Emakkumeon Nazioarteko eguna - 2007ko Martxoaren 8a eta borrokak aurrera darrai
1986
1896
Bitxo jaio zenekoa
Birika eta bizi berri hori oparitu eta lau urtetara nere bitxito jaio zen, edo hobeki esanda jaio zuten.
Egia esan Bitxorekin beti izan dut halako harreman konplikatu bat, suposatzen dut neba arreba denek izan duten bezalakoa.
Maitasun gorroto harreman hoerietako beste bat da. Gogoan daukat, orain dela gutxi arte ala izan baita, jeloskor nengoela nere nebaz. Konparazioak beti daude hor, beti izango da seme gaztea eta ni alaba nagusia, guzti horrek berarekin dakarrenarekin.
Orain amodio fase batetan gaude, baina txikitan, ai ene! hain negoen jeloskor... Nere tronua lapurtu nahi zuen traidore bat lez ikusten nuen...
Orain, Maiatzaren 30an pozik sentitzen naz eta eskerrak ematen dizkiot nere baitan amari, neba bat eta halako neba bat eman izanagatik.
27.02.2007